URTE BERRI ON!!!

Aupa! Urte berri on bat opa dizuegu guztioi! Espero dugu gabon onak igaro izana famili eta lagunekin. Gu indarberriturik bueltatu gara ikastolara berriz lanean jarraitzeko.

Emakumeen kontrako indarkeriari EZ!

Aupa! Gela egonkorretik ere, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka gaudela adierazi nahi izan dugu. Egun hori atzo ospatu zen arren, argi daukagu egunero horren eredu izan behar dugula. Egin dezagun denok bat indarkeria matxistaren aurka!

Ikastolako lorategia berpizten

Aupa! Argazkietan ikusi daitekeen moduan, ikastolako lorategietariko bat berpizteaz arduratu gara. Lan handia izan dugu dena garbitu eta txukuntzeko. Izan ditugun eguraldi onak aprobetxatuz, belar txarrak kendu, egurrezko hesiak eta zenbait harri margotu eta hazi eta lore ezberdinak landatu ditugu. Ez dirudi lorategi berbera denik, ezta? Benetako artistak garela diote!!! Argazkitxo batzuk erakutsiko dizkizuegu egin... Continue Reading →

Madariaga dorretxea

Aupa! Joan zen urriaren 26 an Madariaga dorretxera joan ginen ibilaldian. Autobusez egin genuen joan-etorria. Bertan, biodibertsitateari buruzko infomazio ezberdina azaldu ziguten eta teleskopioetatik begiratzeko aukera ere izan genuen. Handik ateratakoan dorretxe inguruak eskaintzen duen paisaia aprobetxatuz, hamaiketakoa jan eta jolastu egin genuen. Oso ondo pasatu genuen denok batera. Argazkitxo batzuk utziko dizkizuegu gure ibilaldiaz... Continue Reading →

Esne gainezko gailetak txokolatearekin

Aupa! Aste honetan postre erraz eta gozo bat nola egin azalduko dizuegu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Osagaiak: 200 gr txokolate baltz 200 gr esne kondetsatu 500 ml ur kanela apur bat 250 ml esne gain 100 gr azukre 300 gr hurun 2 arrautza gorringo Prozedura: 1- Esne kondetsatua eta ura kasula batean jarri behar... Continue Reading →

Izokina (salmoia) barazkiekin

Aupa! Gaur beste errezeta ezberdin bat aurkeztera gatoz. Espero dugu guri bezain adina gustatzea. Osagaiak: 4 izokin zati 2 azenario 2 tipula 2 porru 2 patata 1 berakatz buru oliba olioa gatza Prozedura: Azenario, tipula, porrua eta patatak zuritu eta zati txikietan ebagi behar dira. Sarten batean oliba olio apur bat berotu eta barazkiak bertara... Continue Reading →

Kalabazin krema barazki eta gaztarekin

Aupa! Aurtengo sukaldaritzako lehenengo errezetarekin utziko zaituztegu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Osagaiak: 3 kalabazin 1 porru 2patata 3 azenario 1 brokoli 200 gr gaztai oliba olioa gatza Prozedura: Labako erretilu batean labarako egokia den papera jarri behar da. Honen gainean gazta apur bat jarri eta berriz ere papera jarri behar zaio gainean. Barazkiak garbitu... Continue Reading →

OPORRAK

Ikasturte berezi bati amaiera emateko ordua heldu da. Gogotsu eta gogor lan eginez  denok bat egitea lortu dugu. Txikienetik hasi eta nagusienera helduz, plazer bat izan da guztiokaz bizipen berri hau partekatzeko aukera izatea. Momentu on eta zailak gogoratuz, hurrengo ikasturtean indarberrituz bueltatuko garela zihur nago. Zorioneko 10 hilabete izan dira elkarrekin igaro ditugunak, orain, deskantsatu... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑